Laura hirurogeita bost urteko emakume trans bat da. Kabareta eta gaugiroa utzi zituen bere ospearen momenturik onenean, ama zaintzeko. Orain, hogei urte geroago, lanera itzuli nahi du. Zahartua sentitzen da, nostalgiaz gogoratzen du iragana eta segurtasun falta handia du, baina bere lagunak lanean ikusten ditu hainbeste urteren ondoren, eta zerbaitek esaten dio inoiz ez dela berandu.
Marga, Vicenta, Flor, Ana eta Zully izango ditu bidelagun, Bartzelonako Ravaleko kaleetan eta umorez eta harrotasunez eusten dion komunitate baten memorian barrena egingo duten bidaian.
Zuzendariaren parte-hartzearekin
2026 D ́A Festival de Cinema de Barcelona.