ZineTupper, etxera eramateko zinema

ZGazteren gonbidapen bat kolektiboan sortzearen alde

Euskal Herria|Eus, cast.|Bilgune

ZGazte programazio kolektiboko esparru berri bat da, Zinegoak-en aurreko edizioetan Epaimahai Gaztean eta Boluntariotza taldean parte hartu duten lagunek osatua. Urtean zehar, bilerak egiten dituzte Bizkaiko queer komunitate gaztean orain eta hemen garrantzitsua zer den pentsatzeko, eta, jaialdiaren laguntzaz, proposamen propioak bultzatzen dituzte, ikasketa eta sorkuntza partekatuko prozesu batean.

Aurten, ZineTupper programazioa eta zinema-kritikako kanal bat aurkezten ditu ZGaztek. Kanala Instagramen egongo da, eta gehien interpelatzen dituzten film luzeei buruzko ikuspegiak partekatzeko erabiliko dute. Jarraitu @zgazte helbidean.

FITXA TEKNIKOA
  • Int Gorane Chueca, Olatz Carande, Josu Cardoso Diez, Sam Gómez Ortiz, Josh Maldonado Aguirre, Marina Vila Pelayo.
15 ekaina
La Sinsorga · 17:00